HAZI Zarrakaztelu

Contents

Guri buruz – Sobre nosotr@s

Hazi Zarrakaztelu euskara eta euskal kultura herrian sustatzen dituen elkartea da. 2015eko euskararen eguna prestatzen ari zenean, elkartea sortzea erabaki zen, horrek lanak  erraztuko zituelako euskarazko eta euskal kulturaren aldeko ekitaldiak antolatzeko garaian. Hala izan zen eta urte berean sortu zen.

Elkarteak Hazi du izena, helburu nagusia euskararen hazia bere landa ingurunean haztea  baita. Egia esan, izen osoa Hazi Zarrakaztelu da. Horrela, garbi geratzen da nongoa den eta,  bide  batez, herriko euskarazko izena sustatzen  da.

Helburuak betetzeko, hainbat ekitaldi antolatzen dira: helduentzako euskara ikastaroak, umeentzako euskarazko ludotekak, Olentzeroren etorrerak, herriko euskararen egunak, mintzodromoak… eta emaitzak arrakastatsuak izaten dira. Egun, euskara eta euskal kultura sustatzeko egiten diren lanak, askoz emankorrak eta eraginkorrak dira Zarrakaztelun. Bistan da hazia hazten ari dela.

Hazi Zarrakaztelu es la asociación que promueve el euskara y la cultura vasca. Se decidió su creación cuando se estaba preparando el día del euskara de 2015, ya que ello facilitaría las tareas a la hora de preparar actividades en favor del euskara y la cultura vasca. De esa manera, ese mismo año se constituyó.

La asociación se llama Hazi (semilla en euskara) porque su objetivo principal es sembrar la semilla del euskara en nuestro terreno. En realidad, el nombre completo es Hazi Zarrakaztelu. Así queda claro de dónde es y, de paso, apoya el nombre vasco de nuestro pueblo.

Para lograr sus fines se organizan diferentes actividades: cursos de euskara para adultos, ludotecas en euskara para niños, las llegadas de Olentzero, días del euskara en el pueblo, mintzódromos… y los resultados suelen ser exitosos. Hoy en día, las tareas realizadas para promocionar el euskara y la cultura vasca son mucho más eficaces y fructíferas en Carcastillo. Está claro que la semilla está creciendo.


Elkarrizketa “La Merindad” aldizkarian  – Entrevista en “La Merindad”

Artikulua 2018’ko urriaren 15ean argitaratu zen.

El artículo se publicó el 15 de octubre de 2018.


Urepeleko Karine Xendari bertsolariak HAZI-Zarrakazluri oparituriko bertsoa – Bertso regalado por la bertsolari de Urepele Karine Xendari a HAZI-Zarrakaztelu

Garai ilun, gogorrek, zuten ahantzarazi,
Belaunaldi berriak berriz ikasi:
Euskara jabetuan mihiak dantzarazi,
Ta hori suspertzeko elkarte bat hasi,
Lur idorrenetan erein duzue hazi,
Ta ondo mendreak zurkaitzei itsatsi,
Zarrakaztelu beti euskaraz hazi!
Zorionak ta segi aintzina Hazi!

(Los oscuros tiempos duros lo hicieron olvidar Pero las nuevas generaciones lo aprendieron otra vez. Al aprenderlo empezaron a hablar euskara. Y para darle más impulso nació una asociación que ha cultivado su semilla en las tierras más áridas. Eran débiles, pero se adhirieron bien al puntal ¡Zarrakaztelu, sigue creciendo en euskera! ¡Enhorabuena, y siempre hacia adelante, HAZI!) (Faluk itzulia).


Egin zaitez bazkide – Hazte soci@


Jar zaitez harremanetan gurekin – Contacta con nosotr@s

zarrakaztelukoeuskaltzaleak@gmail.com

Sareetan – En las redes

https://m.facebook.com/profile.php?id=100008636139574

Zertan ari gara? – Qué trabajos hacemos

euskara ikastaroak – cursos de euskara

mintzodromoak

hitzaldiak – charlas

ludoteka

zinema euskaraz – cine en euskara

bertzelako ekimenak – otras iniciativas

Olentzero

euskararen eguna