Marcelino Garde Villafranca

Batere zalantzarik gabe, euskararen alde gehien eman duen zarrakazteluarra izan da, orain arte noski. Apaiza lanbidez, Erronkarin euskaldundu zen, hango euskalkia hiltzear zegoelarik ezagutu eta erabiliz. Hainbat idazlan egin zituen, euskaraz zein erdaraz, eta garai batean “Principe de Viana” argitalpenak ateratzen zuen gehigarri euskaldunaren arduraduna izan zen 1973tik, eta baita “Diario de Navarraren” “Nafar Izkuntza” atalarena ere. 1964ean Euskaltzaindiako euskaltzain urgazle izendatu zuten.

Marcelinok idatziak:

Haren idatzi eta testuak, bertze nafar idazle batzuenen artean, “Príncipe de Viana” aldizkariak bildu zituen. Hona hemen Marcelironak (Markelin izenarekin sinatuak):

Marcelino Garderen olerkiak eta idatziak

Hala ere, dokumentu horretan ez da agertzen Marcelinok argitaratu zuen lehenbiziko poema: Erronkari-txoriño

Sin lugar a dudas, es el carcastillejo que, hasta la fecha, más ha destacado en su trabajo en favor del euskara. Siendo sacerdote, aprendió la vieja lengua navarra en su destino de Roncal, conociendo y utilizando la variedad usada en ese valle cuando ésta estaba agonizando. Escribió diferentes textos, tanto en euskara como en castellano, y desde 1973 llegó a ser responsable del suplemento euskaldun de la publicación “Príncipe de Viana” así como de la sección “Nafar Izkuntza” del “Diario de Navarra”. En 1964 fue nombrado miembro correspondiente de Euskaltzaindia, la academia para la lengua vasca.

Escritos de Marcelino:

Sus textos, entre los de otros escritores navarros, fueron recogidos por la publicación “Principe de Viana”. He aquí los de Marcelino (firmados como Markelin):

Poemas y escritos de Marcelino Garde

De todas formas, en ese documento no aparece el primer poema que publicó, escrito en euskara roncalés:  Erronkari-txoriño

Erronkari-txoriño

Erronkariar euskaldun txikier bigotzez

                                                                      (Garde’tar Markelin)

Urantzien tartean

abia izarturik,

txoria duk kantetan,

Bedatsia sarturik.

Zer egun epel du, txoriñotxo,

zeuri dundupean!

Magal xabalik —goixa da gosho—

Gore bedatsia lasterka doa

eta unrustoian, bai zer onki!

Ai, txoriñoa,

Negu gorrian, nora yoa yi’?

—Eltan denian Einzlari Xuria,

beste lurretra xoaiten txoria.

* * *

Ronkari lerdoietan

argia ullunik…

bigotzak, elurretan…

Keben, zer otz betik!

Gore Uskara —txori gaxoa—

abi bellorik erden ezik.

otzez daldaldar erraiten doa:

— Erkin beino len, nai dur ilik!

Erronkari guziaren txoriak

ekunen tei bero ta argia

urrinko bazterretan.

Baia Uskara, —ene gaxoa—,

kain otzagatik, iltra bayoa

Deusez’aren eskietan.

— Ez il kain fite; sart-adi kan

     — Etxeño ba’duk bigotz batean.

Marcelinori buruz idatziak – escritos sobre Marcelino:

Marcelinori egindako omenaldiak – homenajes que se le han realizado:

  • Euskerazaintzak: 1990ko irailaren 22an, Zarrakaztelun, bere Kazgaztulun, egin zioten omenaldi handi bat, meza, hitzaldi eta zenbait pertsona ezagun parte-hartzearekin. Ekitaldi horretan, haren etxean omenezko plaka bat jarri zuten, baina denbora gutxira norbaitek ebatsi zuen.

Euskerazainta: el 22 de septiembre de 1990, en su Kargaztulu natal, le realizaron un gran homenaje, con misa y la participación de varias personas reconocidas. En ese acto, en su casa fue colocada una placa conmemorativa que al poco tiempo alguien robó.

  • C.S.C. ZIRIKAk: 1997ko urtarrilaren 4ean, ekitaldi xume batean, ebatsitako plakaren hutsunean, bertze plaka bat jarri zuen, oraindik bertan irauten duena.

Colectivo Socio-cultutal ZIRIKA: el 4 de enero de 1997, en un sencillo acto, en el hueco dejado por la placa robada, colocó otra nueva que todavía sigue en ese lugar.

  • C.S.C. ZIRIKAk Marcelino Garderen arreba Angeles elkarrizketatu zuen, 1991’ko ekainean, TARIN aldizkarirako. Elkarrizketa hemen ikusten ahal da.

En junio de 1991, el Colectivo Socio-Cultural ZIRIKA entrevistó a Ángeles Garde, hermana de Marcelino, para la revista TARIN. Esta entrevista puede verse aquí.


Ematen du Marcelino zarrakazteluarra izateaz nahiko harro zegoela. Horren lekuko, 23 urte bete gabe idatzitako olerki hau:

Parece que Marcelino se sentía orgulloso de ser carcastillejo, como lo demuestra el poema escrito antes de cumplir los 23 años:

CARCASTILLO (marzo de 1948)

Carcastillo fronterizo sin historia

humilde pueblo que en mi pecho adoro

no prestan a tu nombre letras de oro

las páginas azules de la gloria.

Pero he de recordar a tu memoria

que el trabajo es más noble que la guerra;

y en el cultivo de la santa tierra

tú has alcanzado la mejor victoria.

Ayer fueron tus hombres y mujeres

exactos cumplidores de deberes,

y alzaron tu renombre desde abajo.

Siguiendo como ayer la senda buena

te premiarán tu Dios y tu Bardena

tu vida de honradez y tu trabajo.