Salaketa argazkia – Foto denuncia

Atal honetan euskarari egiten ahal zaion kalte mota berezi bat agerian utzi nahi dugu: akatsak. Akats linguistikoak izaten dira, anitzetan euskararen aldeko testuinguruetan, baina bere horretan uzten dira, zuzendu gabe, garrantzirik izanen ez balute bezala, utzikeria eta diglosia adieraziz.

En este capítulo queremos destacar un tipo especial de daño que se le puede causar al euskara: los errores. Suelen ser errores lingüísticos, muchas veces en contextos favorables al euskara, pero se mantienen sin corregir, como si no tuvieran importancia, expresando dejadez y diglosia.

Oso ongi dago gure herrian ere errotulazio elebiduna paratzea, eskertzekoa da. Baita abiadura mugatzea ere. Baina gauzak ez badira behar bezala egiten nahasmena sortzen ahal da, oraingoan gertatzen den moduan: herritarrok ezin dugu jakin nondik moteldu behar dugun abiadura, “en la travesía” (zeharbidean) edo “saihesbidean” (en la variante). Eta herri honetan saihesbiderik ez daukagunez, berriro ere ikusten dugu kaltetua atera dena euskara dela.

Está muy bien que en nuestro pueblo haya rotulación bilingüe, es de agradecer. Y también el limitar la velocidad. Pero si las cosas no se hacen como es debido, se puede producir confusión, como ocurre esta vez: la ciudadanía no puede saber dónde debe moderar la velocidad, si “en la travesía” (zeharbidean) o en “saihesbide” (“en la variante”). Y como en este pueblo no tenemos variante, volvemos a ver que quien ha salido perjudicado es el euskara.

2021ko azaroaren 10ean jasotako eskutitza, Nafarroako Gobernuak bidalia. Erdarazkoan dena txukun dago baina “irautzeko” hori ezin da erran euskara denik, norbaitek hanka sartu du eta “iraungitzeko” beharko zuena nahi gabe gaizki idatzi du. Kontua da norbaitek ere irakurri behar izan duela baina, hala ere, eskutitzak igorri dira akatsa eta guzti. Zer gertatuko zen “extranción”, adibidez, agertu balitz?

Carta recibida el 10 de noviembre de 2021, enviada por el Gobierno de Navarra. En la parte en castellano todo es correcto, pero no se puede decir que “irautzeko” (¿?) sea euskara, alguien ha metido la pata y se ha confundido con lo que hubiera debido ser “iraungitzeko” (de extinción). El caso es que también alguien lo habrá tenido que leer pero, aún así, las cartas se han enviado con el error. ¿Qué hubiera ocurrido si, por ejemplo, hubiera aparecido “extranción”?

Ibilgailu elektrikoa, oso gauza ona zalantzarik gabe, %100ean kasu honetan. Horrela adieraten du daraman leloan, baina erdarazkoan oso txukun agertzen bada ere, euskarazkoan akats bat sartu da: “elektrikoa” behar du, ez “elektriko”.

No hay duda de que el vehículo eléctrico es buena cosa, al 100% en este caso. Así lo dice el cartel que lleva, pero mientras que en la versión castellana no hay problemas, en la vasca aparece “elektriko” en lugar de “elektrikoa”, como debería ser.

Espainiako ministeritzek ere euskara erabiltzea txalotzekoa da, bat ere dudarik gabe. Baina norbait nahasten bada eta akatsa ez bada zuzentzen, emaitza kaskarra da, hemen bezala: “traktorea bat” gaizki dago, “traktore bat” idatzi behar da. Ontzat emanen genuke, adibidez, “un trator”?

Está muy bien que incluso los ministerios españoles usen el euskara, sin duda. Pero si alguien se equivoca y no se corrige, el resultado es mediocre, como aquí: no se dice “traktorea bat” sino “Traktore bat”. ¿Daríamos por bueno el que apareciera, por ejemplo, “un trator”?

Burlatako garbigune batean. Onartuko genuke, adibidez, “Prohibido dejar restos en la call” agertuko balitz.

En un punto limpio de Burlada. ¿Aceptaríamos que apareciera, por ejemplo, “Prohibido dejar restos en la call?

San Martin Doktorearen anbulatorioan, horrelako batzuk daude. “kontsulta” da hitza, ez “konsulta”. Oso akats txikia dirudi, baina erdarazkoan “consolta” onartuko genuen kartela aldatu gabe?

En el ambulatorio Doctor San Martín, hay varios como éste. La palabra correcta es “kontsulta”, no “konsulta”. Parece un error muy pequeño, pero ¿hubiéramos aceptado “consolta” en la versión castellana sin cambiar el cartel?

Goiko bi hauek Nafarroako Ospitalekoak dira. Bietan “kontsulta” agertzen da, aurrekoan bezala, baina lehenbizikoan, gainera, badugu “KONTROL” ere KONTROLA beharko zuen lekuan.

Esta dos de arriba son del Hospital de Navarra. En ambas aparece el antes mencionado “konsulta” y, además, en la primera tenemos también “KONTROL” donde debería ser KONTROLA.

Nafarroako Ospitalean ikusiriko azkeneno bat. Zeinahi euskaldunek ulertuko luke “Zuritasuna” hori “Lenceria” dagokiola goian erdaraz ez balego?

Una última vista en el Hospital de Navarra. ¿Cualquier euskaldun entendería que “Zuritasuna” (en euskara quiere decir “blancura”) se refiere a “Lencería” si no apareciera así, en castellano, en la parte de arriba?

Tafallan. Bertako udalak euskararen aldeko apostuari eusten dio. Ederki. Baina kartel honetan “Eraispen” idatzi beharrean, Eraispena beharko zuen.

En Talla. El ayuntamiento local mantiene su apuesta en favor del euskara. Genial. Pero en este cartel, en lugar de “Eraispen” debería poner Eraispena.

Mairagako Mankomunitatea aspalditik saiatzen da bere komunikazioetan euskara sartzen, erdararekin parera ez bada ere, leku polita ematen. Baina aurtengo egutegian ikusten dugu “materia orgánica”ren baliokidetzat “gaikako bilketa” agertzen dela.

La Mancomunidad de Mairaga hace tiempo que trata de introducir el euskara en sus comunicaciones y, aunque no tanto como al castellano, su presencia es visible. Pero en el calendario de este año podemos encontrar que como equivalente a “materia orgánica” aparece “gaikako bilketa” (recogida selectiva).

Eta Mairagako Urtegiko kartelean hau irakurtzen ahal dugu: “Embalse de Mairaga / Mairagako Urtegi”. Ematen du zuzena “Mairago Urtegia” izanen zela. Akatsa ez da hain larria, baina zenbat iraunen zuen kartelak “Embalsa de Mairaga” agertu balitz?

Y en el cartel del Embalse de Mairaga podemos leer: “Embalse de Mairaga/Mairagako urtegi”. Parece que lo correcto sería “Mairagako Urtegia”. El error no es tan grave pero ¿cuánto hubiera durado el cartel si hubiera aparecido “Embalsa de Mairaga”?

Honetan, antzeko akats bat ikusten dugu Tafalla eta Erriberri arteko errotonda berrian, “bide” “bidearen” ordez.

En este otro cartel, en la rotonda nueva entre Tafalla y Olite, encontramos un error similar, “bide” en lugar de “bidea”.

Interneten ere euskararen gutxiespena ikusten da batere arazorik gabe, webgune honetan bezala: ia dena euskarara itzulita dago, baina ez guztia eta, hala ere, ez da deus gertatzen.

En Internet también se ve el menosprecio del euskera sin ningún problema, como en esta web: casi todo está traducido al euskera, pero no todo y, sin embargo, no pasa nada.

Adibide hau Estatuko Administraziotik dator: edukia ezin da ulertu, ez da euskara. Zalantzarik gabe, gaztelainaz idatzitako testu batetik itzulia dago baina makina batek egin du lana, oso gaizki gainera.

Este ejemplo viene de la Administración del Estado: no se puede entender el contenido, no es euskara. Sin duda, es un testo traducido de otro en castellano, pero el trabajo lo ha hecho una máquina, muy mal, por cierto.